XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi liburutto horietan ere, Hiztegiak ez dituen hitzak altchatzeko balaitezke, eta gure bilzar-lagun goretsiari esker, Hiztegiaz artha dutenek, hortik errechki bil detzakete. J.Bte ALTHABE zenak bada, urhaspide horiek guzien bidez, Bilzar-lagun guzieri irakaspen ohartgarri bat ematen daroku: zerik eta, batbederak behar ditugula, arrozterat emanak diren euskal-hitz garbiak bildu eta bilkhurarat ekharri.
Aithortzeko balimbadugu ezen, Don RESURRECCION-MARIA AZKUE-koak, Euskal-Herri guzirat agertuz eta euskal-herri guzietako hitzak ahalaz bilduz, lan bat egin duela, orai artean bertze bakhar batek ere egin duen baino gehiagokoa, ez da gutiago egia, euskal-hitzen erdiak ez bada, heren bat gutienetik ezin eskuratu dituela.
Lohaken bada gutarik batbedera, bere ingurumeneko hargin, zurgin, okhin, harakin, harotz, eta zapatagin, bai eta lur langile, larru aphaintzale, artzain, ihiztari, arrantzale eta salerostunetarat, galde letzoketen eta bakhotchari bere urhaspidetako gauzen izenak, arte laburrez harrituak gindaudeske, ikusiz zembat hitz lagozken altchatu beharrak.